Talleri Berria Upategia eta Mahastiak
Gure filosofia
Pasioz egiten dugu lan
Talleri Berria Upategia eta Mahastiak mendez mende eta belaunaldiz belaunaldi gugana heldu den pasiotik sortutako proiektua da: gure ardoa —txakolina— egiteko pasioa.
Antzinako tradizio horri zorrotz eta maiteki eutsiz gure buruari jarri diogun helburua da ardo onenak egitea gure bezero eta bisitarien une berezienetarako. Ilusioz eta seriotasunez ari gara, ez bakarrik gure arbasoak ohoratzeko, baina baita ere ongizatea eta zoriona eramateko abentura honetan lagun ditugun pertsona guztiei: bezero, hornitzaile, ekoizle eta gainerako guztiei.
Gure ingurunea eta paisaia zaintzea funtsezkoa da guretzat, eta ezagutzera ematea ere bai. Horregatik, gure upategian ardo bikainak baino askoz gehiago eskaintzen dugu. Aldiro antolatzen ditugu dastaletak, jarduerak naturan, eta gastronomia eta sukaldaritza fineko erakustaldiak.
Gonbidatzen zaitugu gure web orria bisitatzera ikus dezazun zer daukagun prest zuretzat eta estimatzen dituzunentzat.
